Jakintza-alor anitzetako adituen ekipoa

 

AZTI-Tecnalia osatzen duten pertsonak dira bete nahi ditugun lorpenak lortzeko aktiborik handiena. AZTI-Tecnaliak erakundeko pertsonen alde egiten du, eta giza taldearen hazkuntzak erakundearen indarra adierazten du: 2002an, AZTI-Tecnaliak batez beste 111 langile zituen, 2010ean, berriz, 220 langile baino gehiago ziren.

 

AZTI-Tecnaliako langileak jakintza-alor anitzetako adituak dira eta bi ikerketa-sailetan antolatuta daude: Itsas Ikerketa eta Elikagaien Ikerketa. Horiei Onespenaren ebaluazioak (Analisia eta Entseguak) eta Laginketa Eremuak sailek laguntzen diete.

Erakundearen korporazio-eremua hauek osatzen dute: : Zuzendaritza Nagusia, Administrazio eta Finantza Zuzendaritza, Pertsonen Garapeneko Zuzendaritza, Marketin Zuzendaritza, Komunikazioa eta Merkataritza, eta Kalitatearen Kudeaketa.

 

AZTI Fundazioaren Patronatua arrantzaren, elikagaien eta itsas ingurumeneko enpresetako eta erakundeetako ordezkariek eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariek osatzen dute:

  • AZTI-Tecnalia
  • ANABAC (Asociación Nacional de Armadores de Buques Atuneros Congeladores)
  • CAFINSA
  • CONSERVAS GARAVILLA
  • CÁRNICAS MIROTZ
  • EROSKI S.COOP.
  • FCC AMBITO S.A.
  • Federación Cofradías Pescadores Bizkaia
  • GOBIERNO VASCO
  • HIDRONOR S.A.
  • IPARLAT S.A.
  • SALICA S.A

 


Tecnalia

 

Tecnalia Corporación TecnológicaAZTI, European Software Institute (ESI), Inasmet, Labein, Robotiker, Neiker, Fatronik eta Cidemco erakundeek osatzen duten Korporazio Teknologikoa da TECNALIA. Korporazioaren helburua ingurune ekonomiko eta sozialaren garapenean laguntzea da, berrikuntza teknologikoa sustatuz, ikerketaren garapenaren bidez.

 

Logos

 

 

 

 

 

Comparte este contenido:
Digg! Reddit! Del.icio.us! Mixx! Google! Live! Facebook! Technorati! StumbleUpon! MySpace! Yahoo! Meneame! LinkedIN!